Denboraldi baterako
Realak Clare Pleuler fitxatu du
A. B. E. | EITB Media
Erdilari estatubatuarrak 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin eta Granadillarekin kontratua amaitu ostean iritsi da Donostiara.
Realak Clare Pleuler fitxatu du 2022ko ekainaren 30era arte, astearte honetan klubak jakinarazi duenez. Erdilari estatubatuarrak 27 urte ditu eta Granadillarekin kontratua amaitu ostean iritsi da talde txuri-urdinera.
Massachusettseko (AEB) jokalariak Sparta Praga eta Spartak Subotica taldeetan jokatu zuen Granadillara joan aurretik eta esperientzia du Txapeldunen Ligan. Gogotsu iritsi da Donostiara.
"Hunkituta nago nire kirol-ibilbideko erronka honen aurrean", adierazi du Pleulerrek Gipuzkoako Poliklinikan osasun-azterketan gainditu eta Reale Arena zapaldu duenean.