2023ra arte
Realak Mathew Ryan fitxatu du bi denboraldirako
A. B. E. | EITB Media
Atezain australiarra Brighton & Hove Albion Football Clubetik iritsi dam eta 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin, beste urtebetez luzatzeko aukera izango duelarik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak Mathew Ryan fitxatu du 2023ko ekainaren 30era arte, kontratua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Hala jakinarazi du klubak astelehen honetan komunikatu baten bidez.
Atezain australiarrak 29 urte ditu eta Ingalaterrako Brighton & Hove Albion Football Club taldetik iritsi da Donostiara. Gainera, Santander Liga ezagutzen du, Valentziako jokalaria izan baitzen 2015 eta 2017 urteen artean.
Genken (Belgika) utzita egon ostean, 2017an Brightonek fitxatu zuen, eta 123partida jokatu zituen bertan. 2021ean Arsenalen jokatu zuen utzita.
"Ilusio handiareklin nator azken denboraldietan gauza handiak lortu dituen talde honetara eta lagundu dezakedala uste dut. Gogor lan egingo dut", adierazi du Ryanek klubaren telebistan.