Larunbatean 22:00etan
Realak Camp Noun jokatuko du
Erredakzioa
Realak David Zurutuzaren eta Gorka Elustondoren baja garrantzitsuak ditu Bartzelonaren aurkako norgehiagokarako.
Philippe Montanier Realeko entrenatzaileak larunbatean Bartzelonaren aurka Camp Noun (22:00etan) jokatuko duten partidarako deialdia eskaini du. Vadim Demidov eta Javi Ros dira berritasunak deialdian, baina Gorka Elustondo eta David Zurutuza baja izango dira.
Montanierrek Camp Noun jokatzeko jokalari hauek sartu ditu zerrendan: Bravo, Ramirez, Carlos Martinez, Dani Estrada, Demidov, Mikel, Ansotegi, Iñigo Martinez, Cadamuro, Xabi Prieto, Aranburu, Markel, Ros, Pardo, Griezmann, Vela, Ifran, Llorente eta Agirretxe.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol, Pique, Abidal; Xavi edo Thiago, Busquets, Fabregas; Alexis, Messi eta Cuenca.
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Estrada; Aranburu, Bergara, Griezmann, Xabi Prieto, Carlos Vela; Diego Ifran edo Agirretxe.