Kargatzen...
Itxi

Akordioa RB Leipzigekin

Sorlothek Realean jokatuko du utzita denboraldi amaierara arte

EITB Media

Leer en Castellano

Alexander Sorloth norvegiarra RB Leipzigetik iritsi da talde txuri-urdinera, bi klubek akordioa adostu ostean. Realak aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.

Alexander Sorloth, Realeko jokalaria. Argazkia: Reala

Alexander Sorloth Realeko aurrelari berria da. Norvegiarrak RB Leipzigek utzita jokatuko du talde txuri-urdinean denboraldi amaierara arte, eta Donostiako klubak futbolaria erosteko aukera izango du 2021-2022 sasoiaren amaieran.

Sorloth Norvegiako Trondheim hirian jaio zen 1995eko abenduaren 5ean. 25 urteko aurrelariak 1,95 metroko altuera du, eta ezkertia da. Rosenborgeko gazte mailetan ekin zion bere kirol-ibilbideari. FK Bodo Glimt (utzita) taldearekin egin zuen debuta Norvegiako Lehen Mailan. Ondoren, Groningenek fitxatu zuen, eta denboraldi eta erdi egon zen bertan. 2017ko udan, Midtjllandek erosi zuen. Danimarkako klubean beste sasoi eta erdi egin zuen, eta handik fitxatu zuen Crystal Palacek. Urtebete eman zuen Ingalaterrako taldean, eta Ganten jokatu zuen gero, baita Trabzonsporren ere. Turkian 31 gol sartu zituen liga eta kopa txapelketen artean. Orduan, Alemaniako Leipzigek fitxatu zuen Crystal Palaceri 20 milioi euro ordainduta. Norvegiako selekzioarekin 32 partida jokatu eta 11 gol sartu ditu orain arte.

Realak jakinarazi duenez, Alexander Sorloth ostegun honetan (abuztuak 26) aurkeztuko dute, 16:30ean, Reale Arenako prentsa-aretoan.

Albisteak (3)