Aurreneko aldiz
Aljeriako selekzioak Cadamuro deitu du
Erredakzioa
Liassine Cadamuro Realeko jokalaria Ganbiaren aurka otsailaren 29an norgehiagoka ofiziala jokatzeko deitu du Vahid Halilhodzic selekzionatzaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realeko Liassine Cadamuro hegalaria deitu du Aljeriako selekzioak otsailaren 29an Ganbiaren aurka partida ofiziala jokatzeko. Banjul hiriburuan jokatuko du Aljeriak hurrengo Afrikako Kopako aurreneko partida eta jokalari txuri-urdina bertan izango da.
Vahid Halilhodzic Argeliako selekzioko entrenatzaileak Reala-Osasuna neurketan ikusi zuen Cadamuro eta aurreneko aldiz deialdian sartzea erabaki du. 2012ko Afrikako Kopatik at geldi eta gero, Aljeriak jokalari gazteengan jarri du itxaropena eta horregaitik Valentzia taldeko Feghouli, Boudebouz edo Cadamuro deitu ditu Halilhodzic teknikariak.