Itxi

KONTRATU BERRITZEA

Nerea Eizagirrek 2023ra arte luzatu du kontratua Realarekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Tolosako erdilaria Natalia Arroyok zuzentzen duen talde txuri-urdineko kapitaina eta jokalari nabarmenetakoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak asteazken honetan iragarri du Nerea Eizagirre erdilariak (21 urte) 2022-2023 denboraldia amaitu arte luzatu duela txuri-urdinekin duen kontratua.

"Harro egoteko modukoa da kamiseta hau janzten eta eskudoa eramaten jarraitzea", azaldu du Realeko kapitainak klubeko hedabideei egindako adierazpenetan. "Argi neukan jarraitu nahi nuela eta uste dut aurtengoa oso ona izango dela eta nire zain daudenak bereziak izango direla", gaineratu du tolosarrak.

Tolosako erdilaria Natalia Arroyok zuzentzen duen talde txuri-urdineko kapitaina eta jokalari nabarmenetakoa da, eta horren adierazle dira, besteak beste, joan zen denboraldian sartu zituen 13 golak.

Albisteak (1)

Bideoak (2)