Kargatzen...
Itxi

Lesioa

Ebakuntza egingo diote Monreali, belaunean duen lesioagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinaren esanetan, "medikuek badakite zer duen" eta ebakuntza horren bidez baieztatu egin nahi dute.

Nacho Monreal. Artxiboko argazkia

Nacho Monreal Realeko jokalariari ebakuntza egin beharko diote artroskopia bidez, eskuin belaunean duen lesioa zertan datzan zehazteko. Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinaren esanetan, "medikuek badakite zer duen", eta aipatu ebakuntzaren bidez baieztatu egin nahi dute.

Atzelaria ebakuntza-gelatik pasatzea "irtenbiderik onena" izatea espero du Realeko entrenatzaileak. "Artroskopia bat egingo zaio zer duen ikusteko, eta gero erabaki bat hartuko dugu, oraindik ez dakigu zenbat denbora egongo den bajan", azaldu du Orioko entrenatzaileak.

Alguacilen ustez, "Medikuek badakite zer duen", eta ebakuntza horren bidez baieztatu nahi dute; horregatik, "Beste tratamendu kontserbatzaile batzuekin saiatu ostean, ebakuntza-gelatik igarotzea" erabaki dute.

Albisteak (1)