Itxi

4. jardunaldia

Oyarzabalen bi golek garaipena eman diote Realari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiako taldeak bederatzi puntu ditu, hiru garaipen jarraian lortuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak Cadiz menderatu du igande honetan (0-2), Mirandilla estadioan, Mikel Oyarzabalek bigarren zatian sartu dituen bi golei esker. Horrela, donostiarrek bederatzi puntu dituzte sailkapenean, hiru garaipen jarraian lortuta, eta Cadizek irabazi gabe jarraitzen du.

Lehen zatian, Realak hartu du norgehiagokaren agintea, eta Le Normand atzelariak Oyarzabali egindako pase eder bat gol bihurtzeko zorian egon da, eibartarra Jeremias Conan Ledesma Cadizko atezainaren aurrean geratu denean, baina ez du aukera gauzatu.

Aitzitik, Alvaro Cerveraren mutilek izan dute lehen zatiko aukerarik argiena, Luis Alfonso Espino uruguaitarrak egindako errematea Aihen Muñoz defensa txuri-urdinak bere atearen kontra aldendu eta langaren aurka bete-betean jo duenean (24. min).

Atsedenaldiaren ostean, Realak partidaren kontrola bereganatu du berriro, Cadizen area setiatuz. Txuri-urdinen aldeko gola edozein unetan helduko zela zirudien, eta 71. minutuan iritsi da: Aritz Elustondok baloi luzea bidali du andaluziarren area barrura, eta Oyarzabalek ezin hobeto errematatu du buruz, Cadizko defentsari aurrea hartuta.

Hamabi minutu geroago (83. min), Juan Calak Sorloth aurrelari norvegiarrari egindako penalti batek bigarren gola sartzeko aukera ekarri dio Realari. Oyarzabalek, ohi duen maisutasunarekin, ez du abagunea alperrik pasatzen utzi, eta lehia guztiz erabakita geratu da.

Fitxa teknikoa:

0 - Cadiz: Ledesma; Carcelén (Martín Calderón, 84. min), Cala, Marcos Mauro, Espino; Fali, Jonsson (Alarcón, 58. min), Salvi, Álex Fernández (Jiménez, 58. min); Sobrino eta Negredo (Osmajic, 58. min).

2 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 88. min), Aritz, Le Normand, Aihen; Guevara, Merino, Portu (Januzaj, 72. min), Silva (Zubimendi, 78. min), Oyarzabal (Lobete, 88. min); eta Isak (Sorloth, 72. min).

Golak: 0-1, 71. min: Oyarzabal. 0-2, 83. min: Oyarzabal, penaltiz.

Epailea: Alejandro Muñiz Ruiz (Galiziar batzordekoa). Cala kaleratu du, 82. minutuan bigarren txartel horia erakutsita. Horrez gain, txartel horiak atera dizkie Negredori eta Espinori (Cadiz).

Albisteak (3)

Bideoak (1)