Lau urte gehiagorako
Zurutuzak 2017. urtera arte berritu du Realarekin zuen kontratua
Erredakzioa
Lau urte gehiagorako luzatu du hitzarmena talde txuri-urdinarekin. 2013. urteko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion kontratua.
Reala eta David Zurutuza bi aldeak lotzen zituen kontratua berreitzeko akordiora iritsi dira. Jokalariaren kontratua 2017. urtera arte luzatu dute. Erdilariak Realarekin zuen harremana lau urte gehiago luzatu du. Orain arteko kontratua 2013ko ekainaren 30ean amaitzen baitzen.
Sinadura asteazken eguerdian burutu da Anoetako bulegoetan Jokin Aperribay presidentearekin eta Loren Kirol Zuzendariarekin batera.