Igandean 12:00etan
Realak maila neurtzeko aukera dauka Granadan
Erredakzioa
Xabi Prieto, Ansotegi eta De la Bella dira zerrendako nobedadeak; Demidov, Elustondo eta Zurutuza, ordea, kanpo geratu dira.
Ustezko hamaikakoak:
Granada: Roberto; Nyom, Siqueira, Íñigo Lopez, Borja Gomez; Fran Rico, Mikel Rico, Martins, Franco Jara; Jaime Romero eta Ighalo.
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Íñigo Martinez, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Aranburu, Pardo, Griezmann, Xabi Prieto, Vela; Agirretxe.
Futbol-zelaia: Los Carmenes
Epailea: Fernando Teixeira Vitienes
Ordua: 12.00
Realak Granadari egingo dio bisita igande honetan (12:00etan) BBV Ligako 24. jardunaldiko partidan. Astelehenean Sevilla gainditu ostean, Andaluziako beste talde baten aurka neurtu beharko ditu indarrak.
Taldeak egindako azken entrenamenduan Xabi Prietoren hobekuntza izan da albiste onena. Zerrendan sartu da eta baita Ansotegi eta De la Bella ere. Demidov, Elustondo eta Zurutuza, ordea, kanpo geratu dira.
Realaren deialdi osoa honakoa da:
-Atezainak: Bravo, Zubikarai.
- Atzelariak: Carlos Martinez, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel Gonzalez, Cadamuro, Iñigo Martinez, De la Bella.
- Erdilariak: Xabi Prieto, Markel, Illarramendi, Aranburu, Pardo, Griezmann.
- Aurrelariak: Agirretxe,Vela, Ifran, Llorente.
Realak bere maila neurtzea izango du helburu Granadan. Montanierren taldea erdiko postuetan dago eta distantzia berdinera dauka Europa zein jaitsiera.