SmartBank Liga
Ipuruak hartuko du Real Sociedad B – Ponferradina lehia
EITB MEDIA
Talde txuri-urdinak zelai aldaketa eskatu du, Reale Arenako berdegunearen egoera zaintzeko xedearekin.
Realak asteazken honetan jakitera eman duenez, igandean Sansek eta Ponferradinak jokatu behar duten SmartBank Ligako 9. jardunaldiari dagokion neurketa Eibarko Ipurua futbol-zelaian jokatuko da.
Hala, talde txuri-urdinak, Reale Arenako berdegunearen egoera zaintzeko asmoz, zelai aldaketa eskatu du bere filialak Leongo taldearen aurka jokatuko duen norgehiagokarako.
Partida 14:00etarako dago aurreikusita. Partida horretarako, Ipuruako harmailek euren edukieraren 100 % hartu ahal izango dute, koronabirusaren pandemiaren harira indarrean jarritako neurri murriztaileak bertan behera geratuko baitira ostegunean.