Urriaren 16an
Realak Errege Kopa eskainiko die Anoetako zaleei, Mallorcaren aurkako partidaren atarian
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txuri-urdinek hirugarrenez irabazi zuten Errege Kopa apirilaren 3an Cartujan jokatutako partidan, Athletici 0 eta 1 irabazita, Oyarzabalek penaltiz egindako golari esker.
Realak apirilean irabazitako 2020ko Errege Kopa eskainiko die Mallorcaren aurkako partida ikusteko urriaren 16an Anoetan biltzen diren zaleei.
Talde txuri-urdinaren historiako Kopako hirugarren titulua apirilaren 3an lortu zuten, Cartuja estadioan. Zaleek ezin izan zuten partida horretara joan, osasun-krisiak ezarritako murrizketengatik, eta harmailetan ikuslerik gabe jokatu zen.
Aurten jokatu diren bi finaletako lehena donostiarrek bereganatu zuten Athleticen aurka (0-1), Mikel Oyarzabalek penaltiz sartutako golari esker, eta, hala, 34 urte geroago gizonezkoen taldek garaikur bereganatzea lortu zuen.
Hala, Realak iragarri duenez, "nahi baino denbora gehiago igaro ondoren", azkenean "denok batera ospatu ahal izango dugu apirilaren 3an Cartujan lortutako Errege Kopako titulua", Mallorcaren aurkako partida baino lehen egingo den ekitaldi batean. Lehenengo aldia izango da Reale Arenako % 100eko edukierarekin beteta egoteko aukera egongo dena covid-19aren pandemia hasi zenetik.