12. jardunaldia
Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia urriaren 31n jokatuko da
A. B. E. | EITB Media
Igandean, urriaren 31n, neurtuko dituzte indarrak txuri-urdinek eta zuri-gorriek Reale Arenan, 21:00etan. Bezperan, Bartzelona - Alaves eta Sevilla - Osasuna norgehiagokak jokatuko dira.
Santander Ligako 12. jardunaldiko Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia urriaren 31n (igandea) jokatuko da, 21:00etan, Reale Arenan. Hala jakinarazi du LaLigak asteazken honetan.
Bezperan, urriaren 30ean (larunbata), Bartzelona - Alaves neurketa jokatuko da Camp Noun, 21:00etan, eta egun berean neurtuko dituzte indarrak Sevillak eta Osasunak Sanchez Pizjuanen, 16:15ean.
Santander Ligako 12. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Urriak 30, larunbata
(14:00) Elx - Real Madril
(16:15) Sevilla - Osasuna
(18:30) Valentzia - Vila-real
(21:00) Bartzelona - Alaves
Urriak 31, igandea
(14:00) Cadiz - Mallorca
(16:15) Atletico Madril - Betis
(18:30) Getafe - Espanyol
(21:00) Reala - Athletic Club
Azaroak 1, astelehena
(18:30) Rayo Vallecano - Celta
(21:00) Levante - Granada