Athletic-Reala
Ruben Pardok estreinakoz jokatuko du euskal derbia San Mamesen
Erredakzioa
Realeko erdilariak ez du inoiz Athleticen aurkako derbia Catedralean jokatu. Pardoren egoera berean daude Iñigo Martinez, Marcel Bergara, Cadamuro eta Agirretxe.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igande honetan arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute Athleticek eta Realak euskal derbia San Mamesen. Bost jokalari txuri-urdinek lehen aldiz biziko dute euskal derbia Catedralean; Ruben Pardo, Iñigo Martinez, Markel Bergara, Cadamuro eta Agirretxe dira jokalari horiek.
Ruben Pardoren kasua berezia da, bere herrikidea den Fernando Llorente Athleticeko aurrelaria izango baitu aurkari. Biak Rincon de Sotokoak dira.