Itxi

Lider, 28 punturekin

Imanol Alguacil, markak hausten

EITB Media

Leer en Castellano

Entrenatzaile gipuzkoarrak denboraldiaren lehen erenean inoiz lortu dituen emaitza onenak erdietsi ditu. Reala Santander Ligako liderra da, 13 jardunalditan 28 puntu eskuratuta. Gainera, 16 partida egin ditu galdu gabe denboraldi honetan, Europa Liga kontuan hartuta.

Imanol Alguacil, Realeko jokalariak animatzen Osasunaren aurkako euskal derbian. Argazkia: EFE

Imanol Alguacil markak hausten ari da. Realaren lehen taldeko entrenatzaile karguan hiru urte beteko ditu abenduan, eta denboraldiaren lehen erena beteta, Orioko entrenatzaileak epe horretan inoiz lortu dituen emaitza onenak erdietsi ditu.

Reala Santander Ligako liderra da 13 jardunalditan 28 puntu eskuratuta. Gainera, Europa Liga kontuan hartuta 16 partida daramatza galdu gabe. Taldeak emaitza onak pilatzen jarraitzen du, eta errendimendua ez da jaitsi.

2020-2021 denboraldian Realak 26 puntu zituen denboraldiaren lehen erenean, eta 23 puntu duela bi urte. Klubean jakitun dira Real Madrilek eta Sevillak partida bat gutxiago dutela jokatuta, eta irabazten badute aurretik jarriko liratekeela.

2002-2003 denboraldian Reala Ligako txapeldunordea izan zen; lehen 13 jardunaldietan 29 puntu zituen, gaur egun taldeak dituenak baino puntu bat gehiago, irabazita partida kopuru berdinarekin.

Albisteak (3)