Kargatzen...
Itxi

BAJAK

David Silvak eta Mikel Merinok giharretako lesioak dituzte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ostegunean hartu zuten min, Monakoren aurka jokatutako Europa Ligako partidan.

Mikel Merino, Minakoren aurkako partidako une batean. Argazkia: EFE

Realak jakitera eman duenez, David Silva eta Mikel Merino talde txuri-urdineko erdilariek giharretako lesioak izan zituzten ostegunean, Monakoren aurka jokatutako Europa Ligako partidan (2-1).

Kanarietako jokalariaren kasuan, lesioa ezker izterreko bizeps femoralean dago; bestalde, erdilari nafarrak eskuineko hankako soleoa dauka minduta.

Biak fisioterapia bidez tratatzen ari dira, eta pixkanaka itzuliko dira ohiko jardueretara, sintomen bilakaeraren arabera.

Albisteak (3)