Itxi

Telebista eskubideak

Mediapro produkzio-etxeak eta Realak gatazka dute auzitegietan

Erredakzioa

Produkzio-etxeak eta talde txuri-urdinak salaketak aurkeztu dituzte epaitegietan. Telebista eskubideen kontratua urratzea leporatzen diote elkarri bi entitateek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mediapro produkzio-etxeak eta Realak salaketak aurkeztu dituzte epaitegietan. Telebista eskubideen kontratua urratzea leporatzen diote elkarri, bi entitateek jakitera eman dutenez.

Komunikatu batean, talde donostiarrak 2013-2014 eta 2014-2015 denboraldietako telebista eskubideak beste operadore bati saldu dizkiola salatu du Mediaprok. Horrek Realarekin duen kontratua urratzen duela azaldu du produkzio-etxeak.

Bestalde, Realak Mediapro ez ordaintzeagatik salatu du. Kontratuko diru kopuruak jaso ez dituela azaldu du talde txuri-urdinak bere webgunean.


Bideoak (1)