Santander Liga
Realak Europa Ligako esfortzua ordaindu du (4-0)
EITB MEDIA
Betisek hamar aldaketa egin ditu taldean txuri-urdinen aurka jokatzeko eta erritmo handiarekin amaitu du partida.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Betisek eta Realak Santander Ligako 17. jardunaldiko partida jokatu dute Benito Villamarin futbol-zelaian. Denboraldi bikaina egiten ari diren bi taldek neurtu dituzte indarrak, baina andaluziarrek askoz hobeto jokatu dute eta 3 puntuak etxean geratu dira (4-0).
Ostegunean PSVren aurka Europa Ligan aurrera egitea lortu zuen Realak, baina Imanol Alguacilek aldaketa bakarra egin du hamaikakoan, (Ander Barrenetxea Adnan Januzajen ordez) eta horrek eragin zuzena izan du jokoan; Betisek hamar egin ditu.
Partidako lehen gola Alex Remiroren huts baten ondorioz heldu da. 14. minutuan, txuri-urdinen atezaina areaz kanpora atera da baloia urruntzeko, baina ez du baloia jo, eta Alex Moreok Betisen gola egin du.
Erritmo biziko partida izan da, gora eta behera, aurkariaren atera azkar heltzea izan dute jomuga bi taldeek.
Bigarren zatian, neurketa etxekoek menderatu dute. Alex Morenok erdiraketa bikaina egin du ezker hegaletik, eta Juanmik buruz egin du bigarrena (2-0) 57. minutuan. Andaluziarrek Realak utzitako zuloak aprobetxatu dituzte, eta hirugarren gola Fekirrek egin du 66. minutuan (3-0). 79.ean, Alex Morenok bere bigarren gola egin du, kontraerasoan (4-0).
HAMAIKAKOAK
4 - Betis: Rui Silva; Bellerin, Bartra, Victor Ruiz, Alex Moreno (Miranda, 83. min); Guido Rodríguez (Paul, 83. min), Guardado (William Carvalho, 66. min); Fekir (Tello, 83. min), Canales, Juanmi (Rodri, 87. min) eta William Jose.
0 - Reala: Alex Remiro; Zaldua (Gorosabel, 62. min), Aritz Elustondo, Le Normand, Ahien Muñoz; Portu (Januzaj, 62. min), Zubeldia (Turrientes, 73. min), Zubimendi, Barrenetxea (Navarro, 73. min); Oyarzabal eta Isak (Sorloth, 73. min).
GOLAK
1-0, Alex Morenok, 14. minutuan
2-0, Juamik, 57. minutuan
3-0, Fekirrek, 66. minutuan
4-0, Alex Morenok, 79. minutuan
Aihen