Primera Iberdrola
Realak eraman du Eibarren aurkako derbia, partida bi aldiz berdindu ostean
EITB MEDIA
Aidak eta Arolak aurretik jarri dituzte armaginak, baina Ane Etxezarretak, Amaiur Sarriegik eta Mirarik egindako golek garaipena eman diete donostiarrei.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak garaipena lortu du Eibarren aurka Primera Iberdrolako 14. jardunaldian jokatutako euskal derbian. Aidak eta Arolak bi aldiz jarri dute aurretik talde armagina, baina Gabriela Garciaren, Amaiur Sarriegiren eta Mirariren golei esker, hiru puntuak txuri-urdinen poltsikora joan dira.
Lehen zati zoroa jokatu dute bi taldeek; aukera ugari izan dira area batean zein bestean. Eibartarrak izan dira lehenak baloia aurkariaren atean sartzen, Aidak egin du lehen gola, 7. minutuan. 19.ean, berriz, Ane Etxezarretak banakoa ezarri du markagailuan, korner baten irteeran, ia nahi gabe, baloiak bere gorputzean jo baitu Gabriela Garciaren erremate saikaeraren ostean.
Sei minutu geroago, armaginak aurretik jarri dira Arolak egindako golari esker. Baina aldeak gutxi iraun du, 10 minutu geroago Amaiur Sarriegik binakoa egin duelako. Emaitza horrekin iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatia erabat ezbedina izan da. Aukera gutxi, eta gol bakarra. Donostiarrek egin dute, geldikako jokaldi batean, neurketako 73. minutuan. Mirari izan da golegilea.
Emaitza honi esker, Realak bigarren jarraitzen du sailkapenean, 31 punturekin. Eibarrek, berriz, 10 puntu dauzka eta hamabigarren dago.