Uztailean fitxatu zuten
Claire Pleulerrek ez du Realean jarraituko
EITB MEDIA
Jokalari estatubatuarrak 11 partida jokatu ditu txuri-urdinekin, horietako hiru hasieratik.
Reala eta Clare Pleuler jokalaria 2022ko ekainera arte erdilariak zuen kontratua etetea adostu dute.
Realak bere esker ona adierazi nahi dio hilabete hauetan erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioarengatik, eta zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.
Talde donostiarrak uztailaren 6an eman zuen Pleulerren fitxaketaren berri, jokalaria Granadillatik ekarrita.
Donostian eman dituen hilabeteetan, 28 urteko jokalariak 388 minutu jokatu ditu 11 partidetan, eta hiru aldiz izan da hasierako hamaikakoan.