Itxi

Urtebetez

Gemma Gilik kontratua berritu du Realarekin, 2023ra arte

EITB Media

Leer en Castellano

Jokalariak urtebetez luzatu du klubarekin lotzen duen kontratua, hau da, 2023ko ekainaren 30era arte.

Gemma Gili, Realeko jokalaria. Argazkia: @RealSociedadFEM

Gemma Gilik kontratua berritu du Realarekin 2023ko ekainaren 30era arte, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez. Jokalariak urtebetez luzatu du talde txuri-urdinarekin zuen lotura, aurreko kontratua denboraldi honen (2021-2022) bukaeran amaitzen baitzitzaion.

Gilik hirugarren urtea beteko du talde txuri-urdinarekin datorren denboraldian, eta pozik azaldu da kontratu berria sinatu ostean: "Hemen egon nahi dut, oso gustura nago, jokatzen ere asko disfrutatzen ari naiz eta horregatik jarraitu nahi dut", adierazi du. 

Albisteak (3)