Lesio larria
Martinezek meniskoa hautsita du eta asteartean ebakuntza egingo diote
Erredakzioa
Realeko atzelariari azterketa sakonagoa egin diote. Jokalaria egiten ari zen denboraldi bikaina eten du lesioak.
Eskuin belauneko meniskoa hautsita du Iñigo Martinez Realeko atzelariak. Jokalariari ebakuntza egingo diote astearte honetan.
Taldeko zerbitzu medikoek komunikatu batean azaldu dutenez, hausturaz gain Martinezek belauneko "lotailua bihurrituta du".
Diego Costa Rayo Vallecanoko aurrelariak sarrera itsusia egin zion Realeko jokalariari atzo. Anoetako aldageletan lehen azterketa bat egin zioten, baina gaur lesioaren azterketa sakonagoa egin dute eta aurreneko usteak baieztatu dituzte.
Jokalaria egiten ari zen denboraldi bikaina eten du lesioak. Bere zelaitik aurten bi gol sartu ditu atzelariak eta hasierako hamaikakoan ohiko jokalaria bihurtu da.