Cornellá-El Prat
Espanyol-Reala: Mikel Gonzalezek eta Illarramendik ez dute jokatuko
Erredakzioa
Montanierreak Mikel Gonzalez eta Asier Illarramendi etxean utzi ditu. Diego Ifran eta Carlos Martinez dira Espanyolen aurka arituko den deialdian berritasunak.
Donostiarrek Mikel Gonzalez eta Iñigo Martinez gabe jokatu beharko dute Espanyolen aurka, azken hau iraupen luzeko bajarekin. Euren ordezkariak Demidov eta Ansotegi izan daitezke. Illarramendiren hutsunea Aranburu kapitainak beteko du.
Aurrealdeak Griezmann eta Carlos Vela zelairatuko ditu entrenatzaileak. Mexikarra denboraldiko unerik gozoenean dago eta Arsenal lagapena aztertzen ari da.
Talde txuri-urdinak arazo asko izaten ari da etxetik urrun irabazteko, Valentzian soilik eskuratu baitu garaipena. Gainera, Claudio Bravoren atea hutsean mantentzeko arazoak ditu.
Ustezko hamaikakoak
Espanyol: Casilla; Javi López, Raúl Rodríguez, Héctor Moreno, Dídac; Forlín, Cristian Gómez; Sergio García, Verdú, Coutinho eta Uche.
Real Sociedad: Bravo; Estrada, Demidov, Ansotegi, De la Bella; Aranburu, Elustondo, Zurutuza, Griezmann, Vela; Agirretxe.
Epailea: Muñiz Fernández (Asturias).
Zelaia: Cornellá-El Prat.
Ordua: 18:00 horas.