Itxi

SANTANDER LIGA

Realak Granada garaitu du eta Europako partidari begira jarri da (2-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Mikel Oyarzabalek, penalti-puntutik, eta Rafinhak, elastiko txuri-urdinarekin egindko lehen golean, izan dira neurketako golegileak

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak gola eta irribarrea berreskuratu ditu Granadaren aurka, Mikel Oyarzabalen (penaltiz), eta Rafinha Alcantararen golekin, ostegunean jokatu behar duen RS Leipzigen aurkako Europako erronkari begira jarri da dagoeneko.

Donostiarrak hasieratik nagusitu dira jokoan, andaluziarrek ez baitzuten aurkitzen Januzaj eta Isak gelditzeko modurik; alabaina, Maximianoren ate ingurura egindako hurbilketa arriskutsuak jaurtiketarik egin gabe amaitzen ziren.

Andaluziako taldea atzean sartuta zegoen, bere aukeraren zain, eta hura 15. minutuan iritsi da. Collado eta Arezori baloi luze bat heldu zaie, Remiroren aurrean bakarrik utzi diena, baina atezain nafarrak aurrelari uruguaitarraren asmoak igarri ditu, eta, horrenbestez, andaluziarrek norgehiagoka guztian izan duten abagunerik onena ezerezean geratu da.

Granada esnatzen ari zenean, aurtengo denboraldian atzelarien amesgaizto bihurtzen ari den jokaldia etorri da: besoa zabalik zituen Domingos Duartek Merinok kontrolpean zeukan baloia eskuz ukitu du, eta epaileak ez du zalantzarik izan penaltitzat zigortzeko. Oyarzabalen txanda heldu da orduan, eta eibartarrak ez dio 11 metroetako jaurtiketaren aukerari alferrik pasatzen utzi (1-0).

Handik gutxira Oyarzabalek beste aukera paregabe bat izan du, baina orduko horretan Maximiano atezaina gola eragotzi du, eta bere taldeak bizirik jarraitu du lehian.

Realak bazekien neurketa erabakita utzi behar zuela bigarren zatian, behin baino gehiagotan gertatu baitzaio merezi baino sari gutxiagorekin amaitzea partida. Hala, helburu horrekin zelairatu dira gipuzkoarrak atsedenalditik, eta Januzaj eta ez da gola sartzetik aparte ibili pare bat alditan, baina Maximianok atezain aparta dela erakutsi du beste behin ere.

Robert Morenok bisitarien entrenatzaileak bere azken fitxak mugitu ditu Molina, Montoro eta Rochina zelairatuz, bila joateko mezu argiarekin. Hala ere, bere jokalarien zelaian lekua hartu aurretik Rafinha Alcantararen gola iritsi da, Oyarzabalen pasea baliatuta.

Realaren neguko fitxaketaren golak bertan behera utzi ditu andaluziarrek neurketari buelta emateko izan zitzaketen aukerak, nahiz eta Rochina eta Molina saiatu diren.

Fitxa teknikoa:

2 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel, Elustondo, Le Normand, Muñoz (Pacheco, 82. min); Zubimendi, Merino, Silva (Rafinha, 66. min); Januzaj (Portu, 66. min), Oyarzabal (Zaldua, 82. min) eta Isak (Sorloth, 82. min).

0 - Granada: Maximiano; Quini, Torente, Duarte, Escudero; Gonalons (Montoro, 71. min), Luis Milla (Petrovic, 62. min), Uzuni (Puertas, 62. min), Collado (Rochina, 71. min); Arezo (Molina, 71. min) eta Luis Suárez.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horiak: Escudero eta Uzuni (Granada).

Golak: 1-0, 36. min: Oyarzabal (penaltiz). 2-0, 73. min: Rafinha.

Albisteak (3)

Bideoak (1)