Santander LaLiga
Realak Europako postuetara itzuli nahi du Palman
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mallorcaren aurkako partida martxoaren 2an jokatuko da, 21:00etan.
Realak Europako postuetara itzuli nahi du asteazken honetan Mallorcaren aurka Visit Mallorca Estadin (21:00etan), Santander Ligako 21. jardunaldiko atzeratutako partidan.
Euskal derbia galdu (4-0) eta Leipzigek Europa Ligatik kanporatu ondoren, donostiarrek burua jaso zuten iragan igandean Osasunari irabazita (1-0). Imanol Alguacilen taldeak 41 puntu ditu, eta Palman irabaziz gero, Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera geratuko lirateke.
Txuri urdinek baja ugari dituzte: Joseba Zalduak, Adnan Januzajk, Aihen Muñozek, Diego Ricok, Rafinhak eta Ander Barrenetxeak ez dute jokatuko. Mikel Merinoren parte-hartzea zalantzan dago.
Bestalede, Balearretako taldeak Iñigo Ruiz de Galarretaren eta Dominik Greifen hutsuneak izango ditu. Etxean Valentziaren aurka galdu ostean (0-1), Mallorca jaitsiera-postuetatik aldenduko dituen hiru puntuen bila doa.