Bi denboraldiz
Franssik kontratua berritu du Realarekin, 2024ra arte
EITB Media
Sanni Franssi finlandiarrak talde txuri-urdinean jarraituko du 2024ko ekainaren 30era arte.
Sanni Franssik kontratua berritu du Realarekin 2024ko ekainaren 30era arte, klubak astearte honetan (martxoak 22) jakinarazi duenez, komunikatu baten bidez.
"Klubak etxean sentiarazten nau. Gainera, klub historikoa da, eta harro nago bertan egoteaz", adierazi du jokalari finlandiarrak Realaren Telebistan.
Franssik 27 urte ditu, eta bi denboraldiz berritu du kontratua, aurrekoa denboraldi bukaeran amaitzen baitzen.