Itxi

Belauneko lesioa

Oyarzabali egin dioten ebakuntza ondo atera da, gorabehera aipagarririk gabe

EITB Media

Leer en Castellano

Realeko jokalaria den Mikel Oyarzabali ebakuntza egin dio Mikel Sanchez doktoreak Gasteizen. Gipuzkoarrak ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta ebakuntza-gelatik pasa da. Sei eta bederatzi hilabete artean egongo da jokatu gabe.

Mikel Oyarzabal, Leganesi Kopan sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Mikel Oyarzabal Realeko jokalariari ebakuntza egin dio Mikel Sanchez medikuak ostegun honetan (martxoak 24) Gasteizen. Futbolariak ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Larunbatean jasoko du ospitaleko alta.

Realak adierazi duenez, ebakuntza "gorabehera aipagarririk gabe" joan da. Ligamentoplastia teknikarekin operatu dute; endoskopia bidez egiten da, eta min hartutako lotailua pazientearen gorputzeko beste atal bateko lotailu batekin ordezkatzen da.

Klubak ez du zehaztu Oyarzabalen sendatze-epea, baina sei eta bederatzi hilabete artean egongo da jokatu ezinda.

Albisteak (3)