Itxi

KONTRATU LUZATZEA

David Silvak Realean jarraituko du beste denboraldi batez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiara duela bi denboraldi iritsi zen erdilari kanariarrak 2023ra arte berritu du talde txuri-urdinarekin.

David Silva, Jokin ApeRribay Realeko presidentearekin batera. Argazkia: Real Sociedad

David Silva erdilari kanariarrak beste denboraldi batez jarraituko du Realaren elastikoa janzten, talde txuri-urdinak 2023ra arte luzatu baitio kontratua jokalariar, ostiral honetan jakaitera eman duenez.

Horrenbestez, bi aldeek adostu dute Silvak 2020ko udan Donostiara iristean sinatu zuen bi urteko kontratua luzatzea, bi denboraldi on egin ondoren, nahiz eta Kanarietako jokalariak hainbat lesio izan dituen.

Horrez gain, talde donostiarrak jokalariak Realarekiko erakutsitako "konpromisoa eta leialtasuna" azpimarratu ditu, baita "proiektu txuri-urdinarekin erabat identifikatu" izana ere.

Bere aldetik, Silva "pozik" agertu da Donostiako taldearekin zuen lotura luzatzeagatik, eta gaineratu du "erraza" izan zaiola erabakia hartzea, "nolako kluba eta nolako zaleak dituenkontuan hartuta".

Albisteak (4)