Itxi

Akordioa

Realak eta Getafek Porturen lagapena adostu dute, urtebeterako eta erosketa-aukerarekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalariak hiru urte eman ditu Donostian; 137 partida jokatu ditu eta 18 gol sartu. Gainera, 2019-20 denboraldiko Kopako titulua bereganatu du.

Portu, aurrealdean, eta Imanol, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Astearte honetan ofizial egin dutenez, Realak eta Getafek Portu jokalariaren lagapena adostu eta itxi dute, urtebeterako eta erosketa-aukerarekin. Murtziarrak, hala, Donostian izandako hiru urteko ibilbideari amaiera eman dio; guztira, 137 partida jokatu ditu elastiko txuri-urdina jantzita, eta 18 gol sartu. 2019-20 denboraldiko Kopa irabazi zuen, Athleticen aurka, 2021eko apirilaren 3an izandako finalean; final horretan, Portuk parte-hartze erabakigarria izan zuen, kontuan izanik berak behartu zuela Realari garaipena eman zion penaltia.

Cristian Portuguesek, Portuk, gutxiago jokatu du 2021-22 denboraldian, ez aurrekoetan beste minutu, eta, azkenean, beste talde batera joateko apustua egin du; hala, Quique Sanchez Floresek zuzentzen duen taldeko zelai-erdia indartuko du.

Girona taldean eta Donostian emandako urteei erreparatuta, Portuk 211 partida ofizial daramatza, Lehen Mailan, Europa Ligan eta Kopan. Orain arte, 39 gol sartu ditu, ibilbide horretan.

Albisteak (3)