Itxi

FITXAKETA

Take Kubo, Realeko jokalari berria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Talde txuri-urdinak ofizial egin du jokalari japoniar gaztearen fitxaketa hurrengo bost denboraldietarako. 14 zenbakidun elastikoa jantziko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Takefusa Kubo japoniarrak Realeko elastikoa jantziko du hurrengo bost denboraldietan (2027ra arte), talde txuri-urdinak astearte honetan jakitera eman duenez.

Japoniar gaztearen (21 urte) iritsierak ikusmin handia piztu du zale txuri-urdinen artean, eta, bart Hondarribiko aireportuan lurreratu ondoren, gaur eguerdian atera dituzte Realeko futbolari ofizial gisa lehen argazkiak Miramar Jauregian. Lorategi turistikoak, Kontxako badia hondotzat hartuta, ez dira ohikoak izaten Realeko jokalari berrien aurkezpenetan.

Egun distiratsu batean, Kubo argazkilarien aurrean agertu txuri-urdinez jantzia eta 14 zenbakia eta "Take" izena bizkarrean zituela, Jokin Aperribay presidentearekin eta Roberto Olabe kirol-zuzendariarekin batera.

Kubo Real Madrileko jokalaria izan da azken hiru urteotan. Hala ere, Mallorcan (2019-2020, 2021-2022), Vila-realen (2020-2021) eta Getafen (2020-2021) aritu da utzita.

Horrenbestez, Kuborena Realak datorren denboraldiari begira egiten duen hirugarren fitxaketa da, Mohamed Ali Cho frantziarraren eta Brais Mendez Celtako jokalari ohiaren atzetik. Japoniarrak 14 zenbakidun elastikoa jantziko du.

Take Kubo, Olabe (ezkerrean) eta Aperribayrekin (eskuinean) batera. Argazkia: EFE

Albisteak (2)

Bideoak (4)