Itxi

Akordioa

Le Normandek 2026ra arte berritu du kontratua

EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Oso pozik nago hemen jarraitzeagatik, oso zoriontsu eta eraso bainago hemen", adierazi du 25 urteko jokalariak bretainiarrak.

Robin Le Normand Jokin Aperribay Realeko presidentearekin batera. Argazkia: Real Sociedad

Realak eta Robin Le Normandek akordioa lortu dute futbolari bretainiarraren kontratua 2025-26 denboraldiaren amaierara arte berritzeko, talde txuri-urdinak arratsalde honetan ohar bidez jakinarazi duenez.

Atzelari frantziar gazteak 2024ko ekainera arte zeukan kontratua, eta orain, kontratu berritze horrekin, klub txuri-urdinak LaLigako erdiko atzelari gazte talentudunenetako batek Donostian jokatzen jarraituko duela ziurtatzen du.

"Oso pozik nago hemen jarraitzeagatik, hemen oso zoriontsua naizelako eta oso eroso nagoelako", adierazi du 25 urteko jokalariak Realaren sare sozialetan zabaldutako bideo batean. 

Len Normandena Denboraldiaurre honetan Realak gauzatzen duen bigarren kontratu-luzatzea da, aurretik Alex Remiro ateizanarekin egin baitzuen.

Albisteak (4)