Itxi

Mathew Ryan atezainak Kopenhage taldean jokatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalari australiarra Donostiatik aterako da jokatzeko minutuen bila, Qatarko Munduko Txapelketarako prest egoteko.

Mathew Ryan. Argazkia: EITBren bideo batetik ateratako irudia

Realak Danimarkako Kopenhage taldeari saldu dio Mathew Ryan ordezko atezaina. Izan ere, jokalari australiarrak jokatzeko minutuak izan nahi ditu, Qatarko Munduko Txapelketarako prest egon ahal izateko, bere selekzioa bertan izango baita.

Hala, joan zen denboraldian jokatu zituen partidetan (zortzi denboraldi osoan zehar) jardun aparta eskaini zuen atezaina galdu du Realak. Batez ere 11. jardunaldian Celtaren aurkako neurketan (0-2) nabarmendu zen.

Talde txuri-urdinak Ryanek taldean jarrai zezan nahi zuen, baina Alex Remiroren maila bikainaren aurrean apenas aukerarik izan ez duenez, taldetik ateratzea erabaki du. Hala, ez du denboraldiaurrean parte hartu, eta gauza jakina zen udan zehar taldetik irtengo zela. Beraz, orain, Realak bigarren atezain bat sartu beharko du lehen taldean, bai bigarren taldetik edota beste nonbaitetik erosita.

Denboraldiaurreko lagunartekoetan, Imanol Alguacilek bigarren taldeko Andoni Zubiaurre eta hirugarreneko Egoitz Arana erabili ditu, Gaizka Ayesa Numantzian ari baita utzita. Dena den, kluba Ryan beteranoaren antzeko profilaren bila egon liteke, bai Liga eta Kopa txapelketei, bai Europako lehiaketari aurre egiteko. Ondorioz, aukera guztiak daude irekita.

Albisteak (3)