Itxi

Fitxaketa

Alexander Sorlothek Realean jokatuko du beste denboraldi batez

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iaz, 8 gol sartu zituen talde txuri-urdinean, eta denboraldia ezin hobeto amaitu zuen; taldeko jokalari esanguratsuenetako bat izan zen.

Alexander Sorlothen lehen partida Atletico Madrilen aurkakoa izan daiteke. Argazkia: EFE

Alexander Sorloth aurrelari norvegiarrak Donostian jokatuko du beste urtebetez, RB Leipzigek utzita. Hala eman du jakitera talde txuri-urdinak bere sareetan. Sorlothek bigarren denboraldia izango du Realean. Lehengo urteko hitzarmenak ez bezala, ez du barne hartzen kontratu amaieran jokalaria erosteko aukera.

Iaz, 8 gol sartu zituen, eta garrantzi berezia hartu zuen Oyarzabalen lesio larriaren ondotik, Imanol Alguacilek eskema aldatu zuenean, eta donostiarrak bi aurrelarirekin jokatzen hasi zirenean.

Realak plazaratutako elkarrizketa batean, Sorlothek dio, joan den denboraldia amaitu zenetik, bere asmoa Realera itzultzea izan dela, eta taldekideen eta zaletuen falta sentitu dituela.

Goizean, azterketa medikuak egin ditu, eta asteburuan, Atletico Madrilen aurka jokatzeko moduan izan daiteke.

Albisteak (4)