Itxi

FITXAKETAK

Jade Le Guilly frantziarrak utzita jokatuko du Realean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Frantziako selekzioaren gazte mailatan jokatu ohi duen defentsa gazteak urtebeterako kontratua sinatu du txuri-urdinekin.

Jade Le Guilly. Argazkia: Real Sociedad

Paris Saint-Germain taldeko Jade Le Guilly defentsa frantziarra Realean arituko da denboraldi amaierara arte, bi klubek astearte honetan iragarri dutenez.

Jade Le Guilly (20 urte) Nogent-sur-Marne hirikoa da. 12 urte besterik ez zituela iritsi zen Frantziako taldeko beheko mailetara. 2019an, 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi zuen, Frantziako selekzioko kapitainaren besokoa jantzita. PSGko lehen taldearekin egindako debuta, aldiz, urtebete geroago iritsi zen, 2020-2021 denboraldian, alegia.

Duela aste batzuk 20 urtez azpiko Emakumezkoen Munduko Kopa jokatu zuen Costa Rican. Frantzia final-laurdenetara iritsi zen, baina Japoniak kanporatu zuen txanda horretan.

Paris Saint-Germainekin duen kontratua 2024ko ekainera artekoa da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)