LESIO LARRIA
Sadiqek hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Realeko aurrelaria larri lesionatu zen Realak Getaferen aurka jokatu zuen partidan.
Sadiq Umar Realeko aurrelari nigeriarrak haustura dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, Realak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Alexander Isaken salmentak utzitako hutsunea betetzeko talde txuri-urdinak oraintsu fitxatutako aurrelariak eskuin belauna bihurritu zuen igandean, Getaferen aurka jokatutako partidan (2-1).
Erresonantzia magnetikoa egin diote gaur goizean jokalariari lesioaren larritasuna baieztatzeko, eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela ikusi dute medikuek. Lesio horrek denboraldi osoa galtzea ekar diezaioke.
Realak emandako osasun txostenaren arabera, "tratamendu kirurgikoko lesio subsidiarioa da", hau da, beharrezkoa izango da ebakuntza egitea. Momentuz, fisioterapia bidezko tratamendua eta lan pertsonalizatua hasi da egiten.
Realak astearte honetan jakitera eman duenez, Sadiq aurrelariak duen haustura zuzentzeko egin beharreko ebakuntza irailaren 15ean, ostegunean, izango da Gasteizen. Ebakuntza Mikel Sanchez medikuaren esku egongo da.