Itxi

Europa Liga

Reala, Europa Ligako bigarren garaipenaren bila Omonoiaren aurka etxean jokatuko duen partidan

EITB Media

Leer en Castellano

Txuri-urdinek Zipreko taldea hartuko dute Reale Arenan ostegun honetan, 18:45ean, Europa Ligako 2. jardunaldiko neurketan.

Realak Omonoiaren aurka jokatu bezperan egindako entrenamenduko irudia. Argazkia: EFE

Realak Omonoia izango du aurkari ostegun honetan (irailak 15) Reale Arenan, 18:45ean, Europa Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldian. Talde txuri-urdinak hiru puntu ditu eta E multzoko bigarren postuan da Sheriff liderrarekin berdinduta.

Lehen jardunaldian Manchester Uniteden aurka garaipena lortu zuen Realak Old Trafforden neurketa ona jokatuta, baina igandean Getaferen aurka galdu egin zuen Santander Ligako bosgarren jardunaldian. Azken porrotak zalantzak eragin ditu.

Azken aldian min hartuta egon den Diego Rico prest dago norgehiagoka honetarako eta hasierako hamaikakoan egoteko aukerak ditu. Solak edo Gorosabelek jokatuko dute defentsako beste hegalean. Zelai erdian Illarramendi, Guevara edo Turrientes jokalariek izan dezakete aukera. Lesionatuta dagoen Sadiqen hutsunea Chok beteko dute eta aurrealdeko bikotea osatuko du Sorlothekin.

Omonoiak ez dio ondo ekin Zipreko ligari, lehen hiru jardunaldietan garaipena bakarra lortu baitu. Europa Ligako lehen jardunaldian porrota jaso zuen Sheriffen aurka, 0 eta 3.

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak esan du Omonoia talde landua dela eta jokalari bat bereziki besteen gainetik ez dagoen arren, talde moduan ondo funtzionatzen duela.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Remiro; Gorosabel, Aritz, Pacheco, Diego Rico; Illarramendi, Merino, Guevara, Brais; Sorloth eta Cho.

Omonoia: Fabiano; Matthews, Miletic, Lang, Panagiotou, Lecjaks; Diskerud, Charalamp, Cassama, Yuste; eta Bruno.

Epailea: Kristo Tohver (Estonia).

Estadioa: Reale Arena.

Eguna: Irailak 15.

Ordua: 18:45ean.

Albisteak (3)