Itxi

Txuri-urdinen fitxaketa

'Chori' Castrok Realean jokatuko du datozen lau denboraldietan

Erredakzioa

Jokalaria oporretan dago Uruguain, baina Donostiara etorriko da datozen egunetan azterketa medikuak egiteko eta kontratu berria sinatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gonzalo 'Chori' Castro jokalaria fitxatzeko aurreakordio batera heldu da Reala. Horrela, Castrok Realean jokatuko du datozen lau denboraldietan, talde txuri-urdinak webgune ofizialean jakitera eman duenez.

Jokalaria oporretan dago Uruguain, baina Donostiara etorriko da datozen egunetan azterketa medikuak egiteko eta kontratu berria sinatzeko. Gonzalo 'Chori' Castrok aurredenboraldia uztailaren 2an hasiko du taldekide berriekin batera.

Fitxaketa ofizialki gauzatzeko hurrengo astean etorriko da Chori Castro Donostiara. Mallorcako jokalari ohia elastiko txuri-urdina jantziko duen laugarren uruguiatarra izango da Sebastián Abreuren, Carlos Buenoren eta Diego Ifranen ostean.


Albisteak (1)

Bideoak (1)