Itxi

SANTANDER LIGA

Partidako azken minutuek Reala zigortu dute Betisen aurkako porrotean (0-2)

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi taldeek gola sartzeko aukerak izan dituzten partida oso parekatuan, azkenean Betisek ireki du markagailua 85. minutuan, ondoren 92.ean partida ixteko bigarren golarekin.

Carlos FernAndez eta Gorosabel, Canales gelditu nahian. Argazkia: EFE

Betisek hiru puntu eskuratu ditu Reale Arenan azken minutuetan Reala gaindituta Juan Cruzek eta Borja Iglesiasek sartutako bi golei esker. Txuri-urdinek partidaren pisua eraman dute eta abagune onenak sortu dituzte, baina euren erremateek ez dute aurkariari min egiteko balio izan.

Reala - Betis partidako laburpena (0-2)

Realak partidaren gidoia eraman du donostiarren erritmora jokaturiko lehen erdian, minutu asko jokatu baitu Betisen zelaian, lehen ordu erdian Realak egindako presiotik ateratzeko gai izan ez dena.

Pablo Marinek eman du partidako lehen abisu serioa. 7. minutua zen errioxarraren area barruko eraso bat Rui Silvak desbideratu duen jaurtiketa gurutzatu batekin amaitu denean. Carlos Fernandezek ere area barruan izan du beste aukera bat, baina bere jaurtiketa zutoinera joan da.

Denborarekin, Realaren presioa ez da hain eraginkorra izan. Horrek aukera eman dio Betisi erasoan zortea probatzeko. Hala ere, Pellegriniren mutilek ia ez dute arriskurik sortu.

Aldageletatik bueltan, Reala izan da erasoko pisua eramaten jarraitu duena. Braisek sakontasunez eman dio pasea Carlos Fernandezi, Rui Silvaren aurrean bakarrik geratuz. Jarraian, Merinok errematea gehiegi altxatu du baloia kornerrera bidaliz.

Fekirrek zutoinean jo du korner itxi baten ostean, eta Realak nagusitasuna sendotu du. Ruis Silva berriro agertu behar izan da Navarro, Merino eta Carlos Fernandezen erremateak gelditzeko.

Eta horrela iritsi dira 85. Minutura. Une horretan Alex Moreno ezker hegaletik igo da eta erdiraketa bat jarri du area barrura, Juan Cruzek errematatzeko Remiroren luzaketa gaindituz.

Kolpea gogorra izan da Realarentzat, baina hala ere berdinketa izan dute Braisek ateratako falta batean, Magunazelaiak buruz errematatu ostean. Ondoren, Alex Morenoren beste jokaldi bat iritsi da, eta Borja Iglesiasek sarera bultzatu du baloia hiru puntuak Sevillara eramateko.

Fitxa teknikoa

0 – Reala: Remiro; Gorosabel, Le Normand (Aritz, 70. min), Pacheco, Rico; Zubimendi, Merino, Brais, Marín (Navarro, 59. min); Carlos Fernández (Magunazelaia, 70. min) eta Sorloth (Karrikaburu, 84. min).

2 – Betis: Rui Silva; Sabaly, Pezzella, Edgar, Álex Moreno; Paul (Willian José, 88. min), Guardado; Canales, Fekir (Willian Carvalho, 70. min), Luiz Henrique (Juan Cruz, 57. min); eta Borja Iglesias.

Golak: 0-1, 85. min: Juan Cruz. 0-2, 93. min: Borja Iglesias.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia atera die Marín, Le Normand, Pacheco eta Merino Realeko jokalariei eta Edgar, Fekir, Paul eta Guardado Betisen aldetik.