12. JARDUNALDIA
F Ligako Reala – Levante, Reale Arenan
EITB MEDIA
Donostiako klubak ohar batean aditzera eman duenez, F Ligako 12. jardunaldiko partida Reale Arenan jokatuko da. Sarrerak salgai daude online.
F Ligako Reala – Levante partida Reale Arenan jokatuko dela jakinarazi du klubak. 2022an etxean jokatuko duten azken partida izango da eta "urtea mailarik handienean" amaitzeko asmoarekin lekualdatu dute norgehiagoka.
Abenduaren 11an, arratsaldeko 18:00etan jokatuko den partidak F Ligako lehiarik politenetakoa izateko osagai guztiak ditu. Goiko postuengatik borrokan dabiltzan bi talde dira Reala eta Levante eta aurkari zuzenak dira.
Levante, une honetan ligako hirugarrena da 20 punturekin. Reala, berriz, bostgarren postuan dago, 19 punturekin.
Dagoeneko sarrerak salgai jarri ditu talde txuri-urdinak online.