Itxi

Lesioaren ostean

Oyarzabal deialdi batera itzuli da bederatzi hilabete ondoren

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hala, kapitaina itzulera posible izango da, joan den martxoan gurutzatua hautsi zuenetik.

Oyarzabal entrenamendu batean. Argazkia: EFE

2022ak, Realaren eta Osasunaren arteko euskal derbiarekin itxiko du futbolaren urtea larunbat honetan Reale Arenan. Partida horrek Mikel Oyarzabal gipuzkoarraren itzulera deialdi batera izango du pizgarria bezala, gurutzatua hautsi eta bederatzi hilabetera.

Aihen Muñozen eta Mikel Oyarzabalen itzulera izan da etenaldiak utzi duen albisterik onena. Biak sartu dira partidarako deialdian, eta horrek kapitainaren itzulera ekarriko du joan den martxoan gurutzatua hautsi zuenetik.

Albisteak (2)