3 denboraldirako
Realak 2026ra arte berritu dio kontratua Roberto Olaberi
I. G. | EITB MEDIA
Olabe buru duen taldeak Mikel Merino, Alexander Isak, Cristian Portugues "Portu", Brais Mendez eta Sadiq Umar, besteak beste, fitxatu ditu.
Realak Roberto Olabe futbol zuzendariaren kontratua berritu du datozen hiru denboraldietarako, 2026ko ekainera arte, klubak jakitera eman duenez.
Olaberen jarraipena 2018ko apirilean hasi zen proiektu baten egonkortasuna da, Jokin Aperribay presidentearen eskutik Realera itzuli zenean, kargua utzi eta zortzi hilabetera.
Olabe buru duen taldeak Mikel Merino, Alexander Isak, Cristian Portugues "Portu", Brais Mendez eta Sadiq Umar, besteak beste, fitxatu ditu.
Bere kirol kudeaketan, Realak bere lehen titulua lortu du 30 urte baino gehiagotan, 2021eko Errege Kopa, eta behin eta berriz lehiatu da Europan.