UTZITA
Karrikaburuk utzita jokatuko du Leganesen denboraldi amaierara arte
EITB MEDIA
Baztandarrak Bigarren Mailan jokatuko du 2022-2023 denboraldia amaitu bitartean. Denboraldi honetan Ligan, Kopan eta UEFA Europa Ligan minutuak izan ditu Realarekin.
Jon Karrikaburuk Leganesen jokatuko du utzita denboraldi amaierara arte. Hala eman du jakitera talde txuri-urdinak ohar batean.
Karrikaburuk 12 partida ofizialetan parte hartu du sasoi honetan: Ligako 6, UEFAko 4 eta Kopako 2. 2 gol sartu ditu, biak Errege Kopan. Bigarren Mailan arituko da orain.