Min hartuta
Merino eta Gorosabel, baja hainbat partidatarako lesioagatik
I. G. | EITB MEDIA
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, bi jokalariak ez dira urtarrilaren 29an Real Madrilen aurka jokatuko duten partidara iritsiko.
Mikel Merino eta Andoni Gorosabel baja izango dira hurrengo partidetarako, Realak biak lesionatuta daudela baieztatu ondoren.
Erdilari nafarrak "lesioa du ezkerreko bizeps femoralean", eta Arrasateko hegalekoak "bihurritua du eskuineko orkatilan".
Bi futbolariek ezin izan zuten asteartean Mallorcaren aurka jokatutako Errege Kopako final-zortzirenetako partida amaitu, eta ordezkatu egin behar izan zituzten.
Merinok lehen zatiari eutsi zion, baina ezin izan zuen bere bertsiorik onena eskaini, eta Gorosabel ordezkatua izan behar izan zen bigarren zatian.
Beraz, bietako inork ezin izango du jokatu larunbatean Rayo Vallecanoren aurka eta, era berean, ia baztertuta daude Realak aste barruan jokatu beharko duen Errege Kopako final-laurdenetako partidarako.
Gainera, Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, bi jokalariak ez dira urtarrilaren 29an Real Madrilen aurka jokatuko duten partidara iritsiko.