Itxi

LESIOA

Gaby Garciak hautsita du peronea

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bartzelonaren aurkako Superkopako finalean aldatu egin behar izan zuten min hartu zuelako. Klubak jakitera eman duenez, peronea hautsi zuen.

Gaby Garciak esku-ohean utzi zuen zelaia. Argazkia: EFE

Gaby Garciak eskuineko hankeko peronea hautsi zuen Superkopako finalean. Hala eman du jakitera Realak bere webgunean argitaratutako ohar batean.

Jokalari txuri-urdinak 65. minutuan hartu zuen min eta esku-ohean utzi zuen zelaia. Astearte honetan egingo diote ebakuntza Donostiako Poliklinikan.

Venezuelakoa 2021ean fitxatu zuen Realak Coruñako Deportivotik eta jokalari garrantzitsua da Natalia Arroyorentzat. Amaiur Sarriegiren atzetik, denboraldi honetan gol gehien sartu dituen jokalaria da, 6 golekin. Gainera, Realera heldu zenetik, soilik Ligako bi partidatan ez da zelairatu, 2021-2022 denboraldiko lehenengo bietan.

Albisteak (1)

Bideoak (1)