MVP
Ligak Sorlothi eman dio urtarrileko jokalaririk onenarentzako saria
Norvegiako aurrelariak, amaitu berri den hilabetean, hiru gol egin ditu, lau partidatan; Realak hamar puntu eskuratu ditu.
Ligak Alexander Sorloth Realeko aurrelari norvegiarrari eman dio urtarrileko jokalaririk onenarentzako saria. Norvegiako aurrelariak, amaitu berri den hilabetean, hiru gol egin ditu, jokatu dituzten lau partidetan; Realak hamar puntu eskuratu ditu.
Benzema (Real Madril), Ter Stegen (Bartzelona), Parejo (Vila-real), Joselu (Espanyol) eta Aitor Fernandez (Osasuna) ere zeuden saria jaso ahal zuten jokalarien zerrenda. Sorlothek bereganatu du; aurrelariak, lehen itzulian, zortzi gol sartu ditu.