Itxi

NAZIOEN KOPA

Lete, Schulze, Hernandez eta Oroz, Australian jokatuko den Nazioen Koparako deialdian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Realeko Elene Lete eta Athleticeko Bibiane Schulze lehen aldiz sartu dira Espainiako Selekzio nagusiaren deialdian. Quiñones (Athletic), Tejada eta Bernabe (Reala) deialditik kanpo geratu dira.

Elene Lete eta Bibiane Schulze lehen aldiz dietu dituzte. Argazkia: EFE

Elene Lete (Reala), Bibiane Schulze (Athletic), Oihane Hernandez (Athletic) eta Maite Oroz (Real Madril) deitu ditu Jorge Vildak Australian jokatuko den Nazioen Kopa jokatzeko. Zumarragakoa eta Bad Sodenen (Alemania) jaiotakoa lehen aldiz sartu dira Espainiako selekzio nagusiaren deialdian.  

Mariasun Quiñones (Athletic), Ana Tejada (Reala) eta Alejandra Bernabe (Reala) deialditik kanpo geratu dira.

Irailean Espainiako selekzioari uko egin zioten hamabost jokalarietako inor ez da ageri deialdian. Jenni Hermoso, ordea, berriro deitu du Vildak, aurreko bi deialdietan kanpoan utzi ostean. Selekzioari uko egin ez bazion ere, madrildarrak babesa eman zien selekzioari uko egin zioten hamabost jokalariei.

Txapelketa otsailaren 13a eta 22a bitartean jokatuko da, eta hiru partida izango dituzte. Otsailaren 16an, Jamaika izango dute aurkari, Industree Group Stadiumen, 16:30ean (Australiako ordua). Otsailaren 19an, berriz, Australia izango dute aurkari, 18:00etan. Azkenik, Txekiaren aurka arituko dira hilaren 22an, 15:00etan.

Deialdi osoa

Atezainak: Misa Rodríguez (Real Madril), Enith Salon (Valentzia) eta Elene Lete (Reala).

Atzelariak: Sheila Garcia (Atletico Madril), Olga Carmona, Ivana Andres eta Rocio Galvez (Real Madril), Paula Tomas eta Maria Mendez (Levante); Bibiane Schulze eta Oihane Hernandez (Athletic) eta Laia Codina (Bartzelona).

Erdilariak: Tere Abelleira, Claudia Zornoza eta Maite Oroz (Real Madril), Marta Carro eta Fiamma Benitez (Valentzia) eta Irene Guerrero (Atletico Madril).

Aurrelariak: Athenea del Castillo eta Esther González (Real Madril), Marta Cardona eta Eva Navarro (Atletico Madril), Salma Paralluelo (Bartzelona), Alba Redondo (Levante) eta Jenni Hermoso (Pachuca).

Albisteak (2)

Bideoak (1)