Europa Liga
Realak Erromaren aurkako partidaren aurreko istiluak gaitzetsi ditu
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Ikerketek hala frogatzen badute, atzoko istiluetan parte hartu zuten pertsonak" bazkideen artean "ez onartzeko" erabaki irmoa agertu du klubak.
Realak gaitzetsi egin ditu ostegunean Reale Arenan jokatutako Europa Ligako partidaren atarian "ustez Realeko eta Erromako zaleek" izandako istiluak, eta ohartarazi du ez dituela bazkide gisa "onartuko" horietan parte hartu zutenak.
Istiluak Erromako jarraitzaileak zeramatzan autobus bat Anoeta estadioaren aurrean gelditu eta zale batzuk jaitsi zirenean gertatu ziren. Une horretan, ustez Realaren jarraitzaileak ziren ultra talde bat autobusaren aurka oldartu zen taberna bateko terrazako aulkiak eta beste objektu sendo batzuk jaurtiz.
Erromaren autobusa iritsi zenean ere istiluak izan ziren estadiotik gertu zegoen plaza batean, non Realeko ultrek Ertzaintzari aurre egin zioten.
Istiluen ondorioz, 19 eta 31 urte bitarteko hiru pertsona atxilotu zituzten agenteek.
"Ikerketek hala frogatzen badute, atzoko istiluetan parte hartu zuten pertsonak" bazkideen artean "ez onartzeko" erabaki irmoa agertu du klubak.