Itxi

BERRITZEA

David Silvak 2024ra arte luzatu du kontratua Realarekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

2020an iritsi zen jokalari kanariarra Donostiako taldera, eta beste urtebetez jarraituko du txuri-urdinekin jokatzen.

David Silva, Erromaren aurkako partidan. Argazkia: Reala

David Silva Realeko jokalariak beste urtebetez jarraituko du elastiko txuri-urdina janzten, 2024ra arte luzatu baitu kontratua.

Sinatu ostean, Silvak adierazi du familiarekin "oso gustura" dagoela Donostian. "Gainera, taldea ondo ari da, eta gogotsu nago oraindik, eta hori da jarraitzeko arrazoi nagusietako bat", azaldu du.

Realeko erdilariak asko baloratzen du Gipuzkoako hiriburuan duen ingurunea, eta asmo handiak ditu kirol mailan. "Meritu handia du etxeko jokalariekin eta kanpoko baten batekin Europan sartzeak, eta orain bide horri eutsi behar diogu", esan du.

Valentzian, Eibarren, Celtan eta Manchester Cityn aritutako jokalariak urtebete luzatu du bere kontratua, denboraldi bikaina egin ondoren. Liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean, 26 partida jokatu ditu denboraldi honetan, jokalari txuri-urdin gisa denboraldi batean inoiz jokatu duen partida kopuru handiena.

Albisteak (2)