BAJA
Brais Mendezek giharretako lesioa du, eta jokatu ezinik izango da hurrengo partidetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Realeko jokalari galiziarra joan den osteguneko entrenamenduan lesionatu zen.
Brais Mendez Realeko erdilariak ezbeharra izan zuen iragan osteguneko entrenamenduan, eta giharretako lesio bat du eskuin aduktore luzean, talde donostiarrak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Jokalari galiziarrak fisioterapiarekin hasi du tratamendua, eta LaLigako hurrengo partidak galduko ditu, baina klubak ez du zehaztu zenbat aste beharko dituen sendatzeko.
Braisen bajarekin batera, Igor Zubeldia erdiko atzelariak min hartu zuen iragan asteartean, Realak Real Madrilen aurka jokatu zuen partidan.
Azken partidetan, erdilari galiziarrak titular izateari utzi dio, Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinak 4-3-3 sistema berreskuratu baitu.