Itxi

Bi urte gehiago

Manuela Vanegasek 2025era arte berritu du Realarekin duen kontratua

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kolonbiarra jokalari garrantzitsua da txuri-urdinen defentsan eta erasoan.

Manuela Vanegas, Realeko jokalaria. Irudia: Reala.

Manuela Vanegas atzelariak elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du 2024-25 denboraldiaren amaierara arte. Talde donostiarrak eta Kolonbiako atzelariak adostutako akordioaren ondorioz, Manuelak funtsezko jokalaria izaten jarraituko du Realaren jokoan.

Vanegas defentsa zorrotza eta primerako errematatzailea da, eta, lortutako akordioari esker, beste bi urte egingo ditu Realean. Jokalariak berak aitortu duenez, "ilusioarekin" helduko dio datorrenari, eta "denboraldia hasteko gogoz" dago.

Kolonbiarra jokalari garrantzitsua da txuri-urdinen defentsan eta erasoan.

Albisteak (3)